top of page

Eraginkortasun energetikoa: Bazenekien...?

Fatxadak konpontzea eta birgaitzea
FATXADA AIREZTATUA
SATE FATXADA
FACHADA VENTILADA SECCION 1.jpg
imagen-decorativa-que-es-la-eficiencia-e
SATE SECCION 3.jpg
  • Isolatzea, ingurumena aurrezteko eta zaintzeko

Ba al zenekien inguratzaile termiko on batekin energia-kontsumoa % 60ra murriztu dezakegula? Gure eraikinetan kontsumoa kontrolatzeko isolamendu bat instalatzea da bidea. Hilabete hotzetan bero-galera murriztea eta beroetan bero-xurgapen txikiagoa lortzea.

  • Gerta daitezkeen ur-iragazketak, kondentsazioak eta zubi termikoak ezabatzea

Euriteen eta izozteen aurka babesteko irtenbide ezin hobea.

  • Isolamendu akustiko handiagoa.

Zarata gutxiago, erosoago eta hobeto. Gainera, suarekiko erresistentzia handia bermatzen du.

  • Iraunkortasuna

Sistema hauek, autogarbitzaileak dira, euri-urarekin eta korrosioaren edo kutsaduraren ondoriozko narriaduraren aurrean iraunkortasun handiarekin garbitu daitezkeenak.

  • Estetika

Kolore eta testura ugari, eraikinaren fatxadari aldaketa ikusgarria egiteko. Gainera, zenbait instalazio ganberaren barruan ezkutatuta gera daitezen aprobetxa daiteke (zorrotenak, kableak, etab.). Eraikin berri bat, higiezinaren ondare-balioa handitzen duena.

  • Obra denbora gutxian eta kostu onargarria.

Dagoen estaldura ezabatu beharrik gabe jartzeko aukera, obra gauzatzeko denborak murrizten baititu. Gainera, instalazio garbia da, eta ez du hondakin askorik sortzen, ezta bizilagunei eragozpenik ere.

  • Eusko Jaurlaritzaren laguntzak

Energiaren Euskal Erakundeari eta Etxebideri laguntzak eskatzeko behar den dokumentazioa kudeatzen laguntzen dizugu.

Beirazko itxitura

​

  • Terrazak, balkoiak, begiratokiak... energia sortzeko dohainiko sistema.

Ba al zenekien terraza, balkoi edo ataripeetarako tenteko gabeko beirazko itxitura erabiliz, etxebizitzaz gozatzeko espazio berri bat gehitzen duzula, energia hartu-emon natural bat sortuz?
Udan, beirak mutur batean tolestu, eta balkoiaz osorik gozatuz, espazioa hoztu eta aireztatzea izango litzake helburua.
Neguan, aldiz, kontrakoa egin behar da. Negutegi gisa, eguzkiari begira dagoen espazioa itxiz, metagailu eta energia erregulatzaile bihurtu. Horrela, harrapatutako beroa egunez etxe barrura sartzen da, gauez galerak saihestuz.

Etxeko ur beroaren ekoizpena eta berokuntza

​

  • Geotermia - Aerotermia - Pellet...

Ba al zenekien zure etxebizitza erosotasun-tenperaturan egonda, neguan zein udan, % 80 gutxiago kontsumitu daitekeela? eta hau, atmosferara CO2 isurtzeari utzita, planetaren iraunkortasunari laguntzen dion sistema eraginkor batekin, lortu al dugula?
 

Ur bero sanitarioa eta berokuntza ekoizteko azken teknologia berdea erabiliz, edo hauetako batzuk konbinatuz, eraikinaren inguratzaile termiko egokiarekin batera, erosotasuna, energia aurreztea eta planetako baliabide mugatuen kontsumoa murriztea uztar ditzakegu

GEOTERMIA
AEROTERMIA
geotermia 2.jpg
TN_energia-eficiente-datos.jpg
aerotermia-1024x675.jpg
PELLET
SISTEMA PELLET.jpg

Irisgarritasuna, igogailuen bidez

​

  • Eraginkortasun handiko igogailu elektrikoak eta pneumatikoak

Bazenekien igogailu eraginkor batek energiaren kontsumoa % 50 murriztu dezakeela? Azken teknologiako eta eraginkortasun handiko igogailu elektriko edo pneumatiko bat instalatzea da helburua, gidarik ez duena eta, beraz, marruskadurik ez,  IEren ezaugarrien eta tipologiaren arabera.

ascensor-neumatico-ub37-933-blanco.jpg
eficiencia-energetica2.jpg
bottom of page